Grunver Sostenibilidad

Ekitaldi jasangarriak

Zure ekitaldiak uzten duen aztarna ez dadila izan ingurumenean

ZER EGITEN DUGU?

INPAKTU NEGATIBOAK
MINIMIZATZEN LAGUNTZEN DUGU

Ekitaldiak egiteak ingurumenean izan ditzakeen eragin negatiboak minimizatzeko asmoz, ekitaldien diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak txertatzeko aholkularitza. Ekitaldiaren karbono-aztarna eta ingurumen-aztarna kalkulatzen ditugu, honen ingurumen-inpaktua zehazteko.
Ekitaldian ingurumen-irizpideak txertatzea

Ingurumena gehiago errespetatzen duen ekitaldi baten garapena lortzeko, antolaketan ingurumen-irizpideak txertatzen ditugu.

Ekitaldiaren ingurumen-inpaktuaren kalkulua

Ekitaldiak ingurumenean duen inpaktua kalkulatzen dugu, karbono-, ur- eta ingurumen-aztarna zehazteko.

Ekitaldiaren ingurumen-memoria

Ingurumen-memoria baten bidez ekitaldiak jasangarritasunaren arloan izandako hobekuntzen berri ematen laguntzen zaitugu.

Ingurumen-sentsibilizazioa

Inplikatutako agente ezberdinak (parte-hartzaileak, hornitzaileak, erakundeko kideak, etab.) kontzientziatzeko mezuak eta kanpainak diseinatzen ditugu.

Ingurumen ziurtagiri eta zigiluak

Ekitaldiaren antolaketa prozesuan lagundu eta aholkatzen dugu Erronka Garbia ingurumen-jasangarritasunaren ziurtagiria lortzeko.

Jasangarritasun-plana

Ekitaldiaren ingurumen-inpaktuaren adierazletan oinarrituta, hurrengo edizioetan aplikatzeko hobekuntzarako ekintzak biltzen dituen jasangarritasun-plana garatzen dugu.

PROIEKTUAK

PROIEKTU NAGUSIAK

Logotipo

2019-2021 bitartean Erronka Garbia ziurtagiria kudeatzeko laguntza teknikoa

Ihoberen ziurtagiri ofizial honek, ingurumenean izan ditzaketen eraginak minimizatzen saiatzen diren EAEko ekitaldiak balioesten ditu.

Logotipo

Las Palmas-ko inauteri jasangarria

Inauterien ingurumen inpaktuaren ebaluazioa eta honen murrizketarako hobekuntza proposamenak biltzen dituen ekintza planaren garapena.