Grunver-ek, ingurumen-aholkularitzaren sektorean esperientzia handiko konpainiak, ISO 14001:015 arauaren baldintzetan oinarritutako Ingurumen Kudeaketa Sistema bat ezarri du.
Gure Ingurumen Politikak, gure jarduera garapen jasangarriaren parametroen barruan gauzatzeko konpromisoa definitzen du horrek sortzen dituen ingurumen-alderdien kontrola eta kudeaketaren bidez, bereziki ingurumen-alderdi esanguratsuenenak. Halaber, Ingurumen Kudeaketa Sistemaren etengabeko hobekuntzan laguntzen duten helburuak eta jarduerak definitu eta gauzatzeko esparru komuna ezartzen du.
Konpromiso hauek betetzeko zein ezarritako helburuak lortzeko, Grunver-ek hurrengo funtsezko printzipioak ezarri ditu:
Era berean, Grunver-en uste dugu planeta zaintzen laguntzeko modurik onena, gure jarduerak sortutako inpaktuak gutxitzetik hastea dela. Hori dela eta, 4 helburu ezarri ditugu gure jasangarritasun maila handitzeko, gure eguneroko jardueran ingurumena zaintzeko eta errespetatzeko konpromisoa hartuz:
Baliabideak zentzuz erabiltzen ditugu, ur-, paper- eta energia-kontsumoak minimizatuz; hondakin eta emisio gutxiago sortuz; birziklapena sustatuz eta irtenbide eko-eraginkorrak bilatuz.
Grunver-en bulego-materiala erosketa berdearen irizpideak aintzat hartuz hautatu da. Hartara, haien bizi-ziklo osoan inpaktu txikiena duten produktuak aukeratzen ditugu, ekodiseinatutako edo aitortutako ingurumen-ziurtagiriren bat duten produktuei lehentasuna emanez.
Ingurumen-arloko praktika onak sustatzen ditugu gure langileen, hornitzaileen eta bezeroen artean.
Urtean behin, enpresaren jarduerak sortutako CO2 emisioak konpentsatzeko naturgune bat landareztatzen dugu bertako espezieak landatuz.
Lehen bertsioa: 2022/04/18
Berrikusteko eta onesteko azken eguna: 2022/04/18
Grunver-en gure jarduera ingurumena errespetatzera, zaintzera eta babestera bideratzeko konpromisoa hartu dugu; kutsadura prebenituz baliabideen erabilera iraunkor eta arrazionalaren bidez, indarrean dagoen ingurumen-legeria betez eta ISO 14001:2015 arauarekin bat datorren Ingurumen Kudeaketa Sistema ezarriz, martxan jarriz eta etengabe hobetuz.