Grunver Sostenibilidad

ERRONKA GARBIA

Ingurumenaren alorrean jasangarria den ekitaldia

ZER DA?

Eusko Jaurlaritzak onartutako ingurumen ziurtagiria da Erronka Garbia. Ziurtagiri honen bidez, diseinuan eta antolaketan ingurumen-neurriak aintzat hartzen dituzten ekitaldiak aintzatesten dira, ingurumen-inpaktu negatiboak gutxitzeko asmotan.

Ingurumen ziurtagiri honen xedea ekitaldira bertaratutakoak zein erakunde antolatzaileak kontzientziatzean datza, ekitaldi jendetsuek sorturiko inpaktu negatiboak arintzeko eta modu honetan, ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragingo dioten ekitaldiak sustatzeko.

NORTZUK ATXIKI DAITEZKE?
Ingurumen-irizpideak aintzat hartuz ekitaldiak antolatzen dituzten erakunde, instituzio, enpresa, elkarte edo partikular oro.
NOLA LAGUN ZAITZAKEGU?
Erronka Garbia metodologia ezagutzen duen aholkularitza izanda, ekitaldi bat jasangarri bihurtzeko prozesu osoan zehar laguntzen dugu:
Erronka Garbia ziurtagiria izapidetzean
Sentsibilizazioa eta ingurumen-hezkuntzan
Ingurumen-alderdien monitorizazioan
Ekitaldiaren ingurumen-inpaktuaren kalkuluan
Inpaktuak murrizteko neurrien ezarpenean
Ekitaldiaren ingurumen-adierazpenean